denda equal castellano euskara english   kontaktua home  
intranet aurkezpena proiektua berriak produktuak behatokia  
 
  
helburuak   
jarduerak   
ebaluazioa   
onuradunak   
egutegia   
nazioz 
gaindikoa
 
  
  
web mapa 
   
   
   
   
   
   
   
 
  • Emakumezkoaren eginkizunari dagokionez, gizartean dauden aurreiritziak desagerraraztea, sexu arrazoiengatik bereizketak egiten dituzten ekintzen aurka eginez.
  • Hiriko enpresa-jardueretan genero berdintasunaren printzipioa barneratzea.
  • Emakumezkoen jarduera, enplegu eta langabezi tasak hobetzea, eta baita horien lan baldintzak ere.
  • Lan bizitza eta familia bizitza bateragarri egiteko aukera ematen duten ekintzak gauzatzeko baliabideak sortzea.
  • Emakumezkoaren irudia modernizatze, berritze eta moldatze prozesuei lotzea, enpresa ertain eta txikiek eta mikroenpresek merkatuaren eskakizun berrietara egokitzeko gauzatzen dituztenei, hain zuzen ere.
  • Tradizioz emakumezkoenak jotzen diren lanbideetan gizonezkoen partehartzea bultzatzea.
  • Aipatutako enpresen egitura sozialak eta enpresarialak berritzea.
  • Probintzian ordezkaritza handiena duten erakunde publiko eta pribatuak tartean sartzea, gizon eta emakumeen arteko aukera berdintasuna susta dezaten.